XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

d) Aurrea hartzeko eta norberaren burua babesteko politika eta egitarauak garatzea eta koordinatzea, Jaurlaritzak emandako norabideak kontutan hartuta.

e) Larrialdietan parte hartzeko zerbitzuak sortzea eta edukitzea, eta baita ohartarazteko eta alerta emateko sistemak ere.

f) Ertzaintzaren parte-hartzea xedatzea, oro har, eta organo aginpidedunei Indar Armatuen laguntza eskatzea.

g) Babes zibilerako planetako ekintzen eta gauzatzeko baliabideen zuzendaritza eta koordinazio gorena egiteratzea, planek hala xedatzen dutenean.

h) Babes Zibilerako Euskadiko Planaren ezarpena xedatzea eta, planaren titularraren bidez, horren zuzendaritza bakarra eta koordinazioa egiteratzea, 21. atalean aurrikusitako egoeran salbu.

i) Hondamendiko larrialdi-egoeraren aitorpena proposatzea Lehendakariari.

j) Lankidetza-bideak ezartzea babes zibilaren arloan Administrazio zentralarekin eta beste autonomi elkarte batzuekin.

6. atala

Lurralde historikoek babes zibilaren zabalkundean parte hartuko dute dagozkien aginpideen esparruan eta honako lege hau errespetatuz; beraiei dagokie: